![]() |
||||||||||
|
Musikairen ere, orokortasunetatik harago, gauza zehatzak gertatzen dira. Demagun: Amaiak Txaber anai txikia darama plazara, berak bakarrik, nagusirik barik lehenengokoz, kale ikuskizun bat ikustera. Emozionatuta doaz biak. Eskutik gogor helduta. Eta antzerkitik etxerako bueltan, emozionatuta eta eskutik helduta orain ere, biak batera Armeniaraino joango diren eguna imajinatzen dute. Asier, Ibon eta Ander kontzertu batera doaz Argiñetara. Astiro eta epel iluntzen du egunak. Kontzertu batek ez gaitu denok berdin harrapatzen, eta kasu honetan Ibon dago musikaren hari finetik eskegita. Ander eta Asier, irribarre zelatariz, neska birengana hurbiltzen dira. Ibonek, bakarrik, erabakitzen du etxera heltzean berriz ere bateria jotzen hasiko dela. Jose Manuel etxera heldu da, eta Ixabeli sobre bat eman dio. “Zer da hau Jose Manuel?”, “Aste bete falta da gure ezkontza anibersarixorako, baina pentsau dot zelebretan hasi geinkela”. Ixabelek sobrea zabaldu du, eta Musikaireko kontzertu baterako sarrera bi dira, eskuz eginak, katxondeozko arrosa erromantiko eta guzti. Ixabelek barre egiten du. Honako gauzak eta hamaika gehiago hamaikagarren Musikaire honetan. Musika eta orotariko ikuskizunak kalean eta doan, herritar denon eskura, Elorrioko kale, zelai eta txokoak bizituz. Etorri eta gozatu. Ez duzu sarrerarik beharko. Eta, batek daki, zerbait gertatu daiteke… |
|
||||||||
|
||||||||||